MEMORIA HISTORIKOA

OROITZEA, ERREPARATZEA,
ELKARREKIN BIZITZEA

Gure kaleetan gordetzen dugu memoria, oraina lantzeko eta iraganeko akatsak berriro ez errepikatzeko. Garrantzitsua da jakitea nola iritsi garen gaur arte, zer gertakari eta gertaera historiko bizi izan dituen herriak, eta nola eragin dieten pertsonei eta komunitateari.

 Gogoan

258 euskaldun inguru eraman zituzten Alemania naziko kontzentrazio-esparruetara 1940 eta 1945 bitartean, tartean Anjel Lekuona. Mauthausen, Buchenwald, Dachau, Sachsenhausen, Ravensbrück, Neuengamme, Flossenbürg eta beste hainbat esparrutan pilaturik, “lanaren bidezko deuseztatzea” jasan zuten: lan nekagarriak, elikadura txarrak, janzkera eskasak eta pilaketaren ondoriozko gaixotasunek eragindako heriotzarainoko higadura. Bizi-itxaropena zortzi hilabetekoa zen; erdiak hil ziren. Bizirik atera zirenek ondorio kronikoak izan zituzten, eta hurrengo urteetan hil ziren haietako asko. Betiko izango ditugu gogoan nazismoaren euskal biktima guztiak. Sekula gehiago ez!

ETXAUN GALPARSORO
Historialaria

OROITARRIA


STOLPERSTEINE


Altamira auzoko plazan bertan aurkituko duzu Euskadin ezarritako lehenengo Stolpersteine harria (estropezu eginarazten duen harria). 1945ean, Hirugarren Reichean, Hraistko (Txekiar Errepublika) kontzentrazio-esparrura deportatutako eta han fusilatutako Anjel Lekuona busturiarraren omenezko oroitarria da. Egileak deskribatzen duenez, harriaren aurrean gelditzean eta inskripzioa irakurtzeko makurtzean, erreberentzia egiten zaio omentzen duen pertsonari.


(*) Stolpersteine proiektua Gunter Demnig artista alemaniarrak garatu du. Kolonian hasi zuen, 1992ko abenduan, Roma eta Sinti “ijitoak” deportatzeko dekretu naziaren berrogeita hamargarren urteurrenean. Ondoren, nazionalsozialismoaren biktimei eskaini die. Gaur egun, 75.000 Stolpersteine baino gehiago daude 20 herrialdetan baino gehiagotan.

BUSTURIKO FUSILATUEI OMENALDIA


Axpe auzoan, aire zabaleko oroigarri batek gogora ekartzen du 1936tik 1937ra legez kanpo fusilatu zituzten busturiarrek bizi izandakoaren egia. Hurbildu haien historiara, haien bizimoduen kontakizun laburren bidez. Bizitza horiek ezagutzeak haien memoria, beren familiena eta gure herriarena birgaitzen laguntzen du.


5

TOTEMAK

Berriro gerta ezin daitezkeen bidegabekerien eta giza sufrimenduaren lekukotasun publikoa.

1936

GERRA ZIBILA

Gure historiako kapitulu izugarri bat, erreparatzen ahalegintzen garena.

9

BUSTURITARRAK

Beren herria, askatasuna eta oinarrizko eskubideak defendatzeko bizia eman zuten pertsonak

ERAKUSKETA


HRADIŠTKO, Txikoria belarrak loratzen ez zirenean

 

Busturiko Udala buru-belarri lan egiten du memoria historikoa berreskuratzeko eta biktimak birgaitzeko "Busturia Gogoan. Memoriaren Lekuko" ekimenean. Testuinguru horretan kokatzen da “Hradištko, Txikoria Belarrak Loratzen ez Zirenean”, Txekiar Errepublikako Hradištko hiriarekin egindako senidetze-akordioarekin batera. 

Hau bestearen historia ezagutzeko eta ulertzeko borondatean eta bi udalerriek eratzen ari diren adiskidetasun- eta anaitasun-loturetan oinarritzen da.

Gure memoria historikoa topagunea izan da, eta hurbiltzean ohartu gara askoz gehiago partekatzen dugula. Herri txikiak gara, natura da nagusi bietan, gure ekonomien antzekotasuna eta gure aberastasun kulturala nabarmentzen dira ere, pertsonen arteko errespetuan oinarrituta.

Bi herriak lotzen dituzten gertakari historikoek Anjel Lekuona busturiarrarekin dute zerikusia. 1945eko apirilaren 10ean fusilatu zuten, Hradištko-n, Hirugarren Reich-eko kontzentrazio-esparruan, Frantziatik deportatua izan ondoren, han erbesteratu baitzen Gerra Zibilaren ostean.

Erakusketa hau eta Busturia eta Hradištko-ren senidetzea etorkizunari begira dagoen bake, harmonia eta elkartasunaren lekuko dira.

Erakusketa Busturiko Kultur Etxean inauguratu zen 2024an, eta 2025eko martxoan EHUko Erakusketa Aretotik igaro ondoren, orain Madrilgo Euskal Etxera heldu da (doako sarrera).

Lan-esparru eta sarraski-esparru honetako biktimen irudiak eta testigantzak biltzen dituzten 20 panel dira, tartean Anjel Lekuona busturiarra, Hradištkon fusilatua.


EHUko erakusketa aretoa, Bilbo

2025eko martxoa-apirila

Busturiko Kultur Etxea

2024ko uda