IBILBIDEAK

OINEZ, NATURAREKIN BAT EGINDA

Oinez ibiltzea ibilbide bat sentitzeko eta horretaz gozatzeko modu lasaia, intimoa eta desberdina da. Busturian, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan, bidezidor bikainak daude kirola egiteko, bai, baina baita ezagutzeko ere. Jarduera osasungarria eta jasangarria egin daiteke.

Jende guztiarentzat egokia

  • 7 ibilbide.
  • Paisaiak eta ekosistemak.
  • Kultura eta ondare historikoa eta naturala.
  • Turismo irisgarria, ekologikoa eta jasangarria


Proposamen turistiko bikaina da honakoa, mendi-ibiliak egitea gustuko baduzu, hainbat distantzia eta zailtasunekin, zuk nahi duzuna aukeratzeko. San Kristobalgo hareatzatik oinez ibiltzea edo Errege Galtzadaren zati bat egitea ere aukera paregabeak dira familian gozatzeko.

Gure 7 ibilbideak

Animatu, eta sentitu urrats bakoitzean zeu ere paisaiaren parte zarela
parallax background

01 IBILBIDEA

Txakolinaren itzalpean oinez


  • Gehieneko desnibela: 158 m
  • Distantzia: 7,5 km
  • Denbora: 2 ordu 
  • Zailtasuna: Erraza
  • PR. BI-160


Gizatiartutako paisaia ederren ibilbide hau ezin aproposagoa da bost auzo nagusiak (Axpe, San Bartolome, Altamira, San Kristobal eta Abiña) eta horietako ondare- eta natura-baliabideak ezagutzeko.

parallax background

02 IBILBIDEA

Busturiko magal itzaltsuak


  • Gehieneko desnibela: 185 m
  • Distantzia: 4,5 km
  • Denbora: ordu 1 eta 15 minutu
  • Zailtasuna: Erraza


Ibilbide natural hau Bistalegre eta Arribietako hostozabalen magaletan barneratzen da, San Bartolome eta Axpe auzoetatik. Ibaiertzeko baso ezkutuak zeharkatzen ditu, bai eta oso ondo kontserbatutako ibilguak dituzten errekak eta harriztatutako bidezidor zaharrak ere.

parallax background

03 IBILBIDEA

Burdinola eta errota zaharrak


  • Gehieneko desnibela: 107 m
  • Distantzia: 5,5 km
  • Denbora:  ordu 1 eta erdi
  • Zailtasuna: Erraza


Ibilbide hau oso polita da, eta jende gutxi ibiltzen da. Altamira auzoko San Migel elizan hasten da, eta Mape ibaiaren ertzetako erribera-basoan barneratzen den baso-bide polit batetik eramango gaitu. Bertan, burdinola jarduera bizia izan zenaren aztarnak aurkituko ditugu.

parallax background

04 IBILBIDEA

San Kristobal hareatzatik


  • Gehieneko desnibela: 2 m
  • Distantzia: 1,55 km
  • Denbora: 22 minutu
  • Zailtasuna: Erraza


San Kristobal tren geltokitik paduran sartzen den hareatza zabala da. Padureen bihotzeraino garamatzan eremu natural batetik paseo polita da, eta interpretazio-panel bat ikusiko dugu bertan. Hegaztiak behatzeko leku ezin hobea.

parallax background

05 IBILBIDEA

Iragan megalitikoari begirada


  • Gehieneko desnibela: 154 m
  • Distantzia: 2,95 km
  • Denbora: ordu 1 eta 15 minutu
  • Zailtasuna: Erraza


Neolitikoan gure arbasoek utzitako aztarna ezagutzeko bidezidor bat: trikuharriak, menhirrak eta tumuluak ikuspegi ederreko ibilbide atsegin bat osatzen dute. 2. ibilbidearekin batera egin daiteke, Busturiko magal itzaltsuak, mapan adierazitako lotura-puntutik abiatuta. Beste aukera bat 7. Ibilbidearekin lotu eta Tribisburuko nekropoliraino iristea da.

parallax background

06 IBILBIDEA

Ardoaren eta arrainaren ibilbidea


  • Gehieneko desnibela: 330 m
  • Distantzia: 10 km, joanekoa (Busturia bakarrik)
  • Denbora: 2 ordu eta erdi
  • Zailtasuna: Erraza
  • GR-38. 7. etapa- Gernika-Lumo-Bermeo (17,2 km etapa osoa)


Mandazainek Arabako Errioxatik iparraldera, Bermeora eta Lekeitiora, egiten zituzten ibilbideak zeharkatzen ditu: garia, gatza, ozpina eta Arabako Errioxako ardoak eramaten zituzten bidaia horietan. Bueltan, arrain freskoa eta gazitua eramaten zuten euskal portuetatik Oionera.

07 IBILBIDEA

Axpe-Tribisburuko nekropolia-San Bartolome


  • Gehieneko desnibela: 344 m
  • Distantzia: 7,9 km
  • Denbora: 2 ordu
  • Zailtasuna: Erraza


Ibilbide hori, bidezidor ezkutuetatik eta ibaiertzeko baso oparo batetik, Sollube mendiaren hegaleko belardietaraino igotzen da. Bista bikainak dituen bidezidor honek gure helmugara garamatza: Tribisburuko erromatar nekropoli misteriotsua.

2. ibilbidearen lotura-puntuan hasten da, mapan adierazitako (Busturiko magal itzaltsuak) . Ibilbide hau Iragan megalitikoari begirada 5. ibilbidearekin ere lotzen da.