BUSTURIA
Aukeren unibertso zabala
Errekak, padurak, haranak, basoak, mendi-hegal malkartsuak eta zelai leunak: ondare historiko eta kultural aberatsaren agertoki idealak dira guztiak. Eta herri bizi eta abegikor baten lekuko dira, berriz, aztarna arkeologikoak, burdinola eta errota zaharren hondakinak, karobi eta baserriak.
Busturiko bizitzaren marko paregabea da gure natura pribilegiatua, Biosfera Erreserbaren barnean kokatua, eta gure historia eta tradizioak ditugu gure kultura-ondarearen eta gure nortasunaren ezaugarri; errespetuz jokatzen duen turismo jasangarri bati zabaldu nahi diogu hori guztia. Zatoz, eta bizi hainbat esperientzia ahaztezin.
AUZOAK, PAISAIA EDERRAK, MILAKA SENTIPEN
Axpe, Abiña, San Bartolome, Altamira, San Kristobal eta Paresi. Goza ezazu auzo horiez guztiez, landazabal, mendi eta paduretako bidezidorretatik ibiliz eta hainbat txoko ezagutuz.
AUKERATU ZURE PLANA
Ahoa bete hortz geratuko zara
PLANIFIKATU ZURE BIDAIA⸻
ZATOZ
BUSTURIARA
Aukeratu zure plana, hainbat leku interesgarriren artetik: paseoak, mendi-ibiliak, natura eta ondarearen parte diren baliabide kulturalak, aisialdiko guneak eta bisitatu daitezkeen ekipamenduak.
Askotariko informazioa duzu hemen, esperientzia atsegin, interesgarri eta zaporetsu bat antola dezazun.