ZURE BIDAIA
FAMILIAN, LAGUNEKIN...
PLANIFIKATU BUSTURIRA EGINGO DUZUN BIDAIA
ZURE BIDAIA
Paradisu naturala.
Busturia. Familian gozatzeko.
Bilbotik 35 km-ra, udalerri zahar eta liluragarri honek bisitariak erakarri ditu duela mende askotik, mendi eta itsasoko paisaia zoragarriak baititu eta udalerriko auzoen nortasuna abegikorra baita. Merezi du auzo horiek ezagutzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserban murgilduta dauden bidezidor ezkutuetan barrena ibiliz.
NOLA IRITSI BUSUTURIARA.
- Autoz, Bermeotik 8 km-ra dago Busturia, Gernika-Lumotik 14 km-ra, Mungiatik 20 km-ra eta Bilbotik 38 km-ra.
- Autobusez, BILBO – AMOREBIETA-ETXANO – GERNIKA-LUMO – BERMEO lotzen dituen Bizkaibuseko linea hartu daiteke, A 3515 linea. Autobus geltokiak San Kristobal, San Bartolome eta Axpe auzoetan daude.
- Euskotrenen lineak Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldea zeharkatzen du, eta Bilbo, Gernika, Zornotza edo Bermeorekin lotzen du Busturia.
- Hegazkinez, Bilbo-BIO (Bizkaia) aireportutik oso gertu gaude, eta errepide bidezko konexio garrantzitsuak ditugu (36 minutu).
NATURA
ETA ZERBITZUAK
ESKURA
TABERNAK ETA JATETXEAK
DASTATU
KM0 PRODUKTUA
Axpe auzoa, 76
Axpe auzoa, 8
Axpe auzoa, 132
Altamira auzoa, 38
Tel.: 94 687 00 14
Altamira auzoa, 47
Tel.: 94 617 11 70
Playa de San Antonio
San Kristobal auzoa, 28
San Bartolome auzoa, 35
Tel.:94 687 17 95
San Kristobal auzoa, 32
TOKIKO PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK
Baserritik platerera
Herriko gunerik garaienean, Goierriko landagune txikia Busturiako baserritar esentziaren epizentroa da. Biodibertsitatean aberatsa den eremu honetan, lehen sektorea da protagonista. Bertoko ekoizleek euren ortuekin eta baserriekin marrazten dute paisaia. Goitik begiratuta, panoramika era berean liluratzen eta konkistatzen duen espektakulua da.
OSTATUAK
ATSEDEN HARTZEKO
PARA DESCANSAR
ITURBE LANDETXEA
Landetxe informala, logela atseginak, mendiko bistak, partekatutako sukaldea eta igerileku irekia.
ANGIZ LANDA-HOTEL EKOLOGIKOA
XVI. mendeko baserri berritua eta egokitua, edertasun handiko ingurune naturalean. WIFIA logeletan. Harrera-lekua: 24 ordu. Kafetegia eta lorategia. Aparkalekua.
LARRAGO LANDA-APARTAMENTUAK
Antzinako harrizko baserri honek landa-ingurunean murgiltzeko aukera eskaintzen du, familia-giro atseginean. Lau apartamentuz eta hiru estudioz osatuta dago.
Urdaibai KM0
Euskal tradizioak eta kultura sustatzea. Iraunkortasun- eta ingurumen-politika. 0 km-ko produktu gastronomikoak % 100ean. Askotariko jarduerak. Bi apartamentu ditu (4 eta 2 logelakoak), eta elkarrekin alokatu daitezke. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.
MAISON CHIC BASQUE BED & BREAKFAST
Esperientzia paregabea eta pertsonalizatua euskal baserri batean. Naturan murgilduta eta Urdaibaiko padurez inguratuta. Familientzako gelak. Igerilekua dauka, lorategia atseden hartzeko guneekin eta WiFia doan ostatuan.
ONTXENE LANDETXEA
Paisaia paregabe batean, padurara begira. Bezeroek erabiltzeko lorategi zabalak, mahaiak eta jarlekuak dituztenak. 3 suite, 2 logela bikoitz, egongela eta txokoa ditu, guztiz hornitutako sukalde eta jangelarekin eta lorategirako irteerarekin.
LURDEIA HOTEL EKOLOGIKOA
Ama Lurrarekin harreman zuzenean eta gune jasangarri batean, hotel honek nekazaritza-jarduera ekologiko batean finkatzen ditu bere sustraiak. Ziurtagiriak: hotel txikiak, 2.a Espainian eta 9.a Europan; Tripadvisor 2020 / Hotel erromantikoak, 2.a Espainian eta 4.a Europan; 18.a Munduko Tripadvisor 2020an / Munduko Hotelik Onena kalitateari eta prezioari dagokienez Tripadvisor 2019an.