IBILBIDEAK
OINEZ, NATURAREKIN BAT EGINDA
Oinez ibiltzea ibilbide bat sentitzeko eta horretaz gozatzeko modu lasaia, intimoa eta desberdina da. Busturian, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan, bidezidor bikainak daude kirola egiteko, bai, baina baita ezagutzeko ere. Jarduera osasungarria eta jasangarria egin daiteke.
Jende guztiarentzat egokia
- 6 ibilbide.
- Paisaiak eta ekosistemak.
- Kultura eta ondare historikoa eta naturala.
- Turismo accesible, ecológico y sostenible
Proposamen turistiko bikaina da honakoa, mendi-ibiliak egitea gustuko baduzu, hainbat distantzia eta zailtasunekin, zuk nahi duzuna aukeratzeko. San Kristobalgo hareatzatik oinez ibiltzea edo Errege Galtzadaren zati bat egitea ere aukera paregabeak dira familian gozatzeko.
Gure 6 ibilbideak
Animatu, eta sentitu urrats bakoitzean zeu ere paisaiaren parte zarela
—IBILBIDEA
Txakolinaren itzalpean oinez
- Gehieneko desnibela: 50 m
- Distantzia: 7,5 km
- Denbora: 2 ordu eta erdi inguru.
- Zailtasuna: Erraza
- PR. BI-160
Gizatiartutako paisaia ederren ibilbide hau ezin aproposagoa da lau auzo nagusiak (Axpe, San Bartolome, Altamira eta San Kristobal) eta horietako ondare- eta natura-baliabideak ezagutzeko.
—02 IBILBIDEA
Busturiko magal itzaltsuak
- Gehieneko desnibela: 209 m
- Distantzia: 4,7 km
- Denbora: ordu 1 eta 15 minutu
- Zailtasuna: Erraza
Ibilbide natural hau Bistalegre eta Arribietako hostozabalen magaletan barneratzen da, San Bartolome eta Axpe auzoetatik. Ibaiertzeko baso ezkutuak zeharkatzen ditu, bai eta oso ondo kontserbatutako ibilguak dituzten errekak eta harriztatutako bidezidor zaharrak ere.
—03 IBILBIDEA
Burdinola eta errota zaharrak
- Gehieneko desnibela: 50 m
- Distantzia: 7,2 km
- Denbora: 2 ordu eta erdi
- Zailtasuna: Erraza
Ibilbide polit hau garai bateko Alarbin burdinolaren bidean hasten da; oso jende gutxi ibili ohi da inguru honetan. Arrietako errepidearen eskuinaldean, baso-bide bat hartu behar da, eta Mape ibaiaren ertzetik barneratzen da; ibaiertzeko basoa da, eta industria-jarduera bizi baten aztarnak ikus daitezke.
—04 IBILBIDEA
San Kristobalgo hareatza
- Gehieneko desnibela: 20 m
- Distantzia: 1,55 km
- Denbora: 22 minutu
- Zailtasuna: Erraza
Hareatza zabal hau paduran barneratzen da, San Kristobalgo tren-geltokitik abiatuta. Ibilaldi polita da, hezeguneen bihotzean barna hegaztien behatoki txiki bateraino eramaten gaituen gune natural batetik egingo duguna.
—05 IBILBIDEA
Iragan megalitikoari begirada
- Gehieneko desnibela: 50 m
- Distantzia: 8,4 Km
- Denbora: 3 ordu
- Zailtasuna: Erraza
- PR- BI 176
Gure arbasoek Neolitoan utzitako arrastoa ezagutzeko bidezidorra: trikuharriz, menhirrez eta tumuluz zedarriztatutako ibilbide atsegina da, eta ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.
—06 IBILBIDEA
Ardoaren eta arrainaren ibilbidea
- Gehieneko desnibela: 50 m
- Distantzia: 6,2 km
- Denbora: 5 ordu eta erdi
- Zailtasuna: Erraza
Mandazainek Arabako Errioxatik iparraldera, Bermeora eta Lekeitiora, egiten zituzten ibilbideak zeharkatzen ditu: garia, gatza, ozpina eta Arabako Errioxako ardoak eramaten zituzten bidaia horietan. Bueltan, arrain freskoa eta gazitua eramaten zuten euskal portuetatik Oionera.