BURDINOLAK

BURDINAREN ETA URARENGAINEKO ISTORIOAK. BALIO ETNOGRAFIKOA ETA KULTURALA

parallax background

Busturiko ibaien arroek eta baso eta mineralen aberastasunak bertako biztanleen espiritu berritzaileari eragin zioten, eta haien jarduera Bizkaiaren industriaurreko historiaren zati da. Busturian burdinolen jarduera noiz hasi zen ez badakigu ere, jakina da XVII. mendean jada bost burdinola zeudela udalerrian: Arbe, Alarbin, Beotegi, Zeleta eta Olabarria. Jabetza pribatukoak ziren guztiak. Jabeak inguruko maiorazkoak ziren.


ALARBIN GOIKOA burdinola


Altamiraren eta Paresiren artean dagoen eraikina. Burdinola izan zen lehenik, eta errota gero. Burdinolek XVIII. mendetik aurrera izan zuten gainbeheraren ostean bizi izan zituzten etengabeko aldaketen adibide bikaina da. Burdina-totxoak urtzetik inguruko lurretan landatutako zereala ehotzera pasatu zen, eta, ondoren, Busturiko San Mames zeramika-fabrikarako kaolina birrintzen aritu zen, bai eta auzunerako argindarra ekoizten ere. Gaur egun, etxebizitza gisa erabiltzen da. Ezin da bisitatu.

 

SELETAKO BURDINOLA ZAHARRA
ETA ERLE TOKIA


Harrigarria badirudi ere, eztia egiteko instalazio bat dago burdinola zaharraren barruan. Bilbon banatzen zen gero ezti hori. Ez dira asko gaur egunera arte iritsi diren horrelako instalazioak. Mape ibaiaren ondoan dago, natura aldetik interes handia duen ingurune batean, balio handiko ezaugarriak baititu, besteak beste, galeria-basoak edota hareharri-geruzen ezarrera geologikoa.