ONDARE HISTORIKOA

GURE HERRIAREN NORTASUNA, GURE ABERASTASUN KOLEKTIBOAREN ITURRI

parallax background

 

ERREGE BIDEA


Erdi Aroan, Bizkaiko lehorreko komunikazio-bide nagusietako bat zen Errege Bidea. Bilbo eta Bermeo lotzen zituen, eta Busturitik igarotzen zen. Horren lekuko dira Errege Bidearen hiru bide-zatiak, Busturiko Madariaga dorrearen ondoan, Etxebarrin eta Kurtziganen ageri direnak, azken kasu horretan Sukarrietarekin mugan. Haren trazaduraren gainean eraiki zen Gernika-Lumotik Bermeora doan egungo errepidearen zatirik handiena. San Bartolomen, gurdibidearen bi aldeetan dauden Txakolin mahatsaren parrei dagokien balioa eman ondoren, galtzadaren zati bat birsortu ahal izan da.

 

SORBITUAGA-ARRIATARAKO
MENHIRRA


Añetu mendiaren hegoaldeko hegalean dago, Arriatara eta Sorbituaga baserrien artean. Hareharrizko bloke bat da, 2,12 m-ko altuera, 0,92 m-ko zabalera eta 0,25 m-ko lodiera dituena. Aurrez, aro megalitikoko “menhir” antropomorfoen esparruan kokatu zen, larreak mugatzeko balio zuen harrizko pieza gisa. Duela gutxi, “cromlech” edo harrespil gisa definitu da, lurrean zati bat sartutako harrien zirkulu gisa; erdian erraustutako gorputz baten errautsak hartzen zituen. Euskal Herrian, “baratz” izena ere eman zaie, eta Burdin Aroaren hasieran eta Brontze Aroaren amaieran kokatu izan dira.

 

Itxas Begi haztegia

Sukarrietarekiko mugan dago Itxas Begi haztegia. 1930eko hamarkadako azpiegitura hau itsaskien haztegi zahar eta bitxi bat da, bere ezaugarriei eta tipologiari eutsiz duela gutxi zaharberritu dena. Uraren maila mareen araberakoa da, eta badu uhate-sistema bat ere, urak erregulatzeko.