IBILBIDEAK BIZIKLETAN

EZAGUTU BUSTURIA
BIZIKLETAZ

Para todo tipo

de publicos


  • 5 itinerarios.
  • 3 modalidades: En familia, BTT y Carretera
  • Kultura eta ondare historikoa eta naturala.
  • Turismo irisgarria, ekologikoa eta jasangarria.


Busturira garraio publikoan edo ibilgailu pribatuan iristea inguru horretan bizikletaz ibiltzeko oso aukera erakargarria, interesgarria eta solidarioa da. Turismoa bizikletaz egiteak ingurumena zaintzen du, eta azken aldian indar handia hartu du jarduera honek.

Aukeratu gehien gustatzen zaizun ibilbidea edo zure planarekin bat datorrena Deskargatu track-ak wikiloc/strava aplikazioetan.

parallax background

FAMILIAN EGITEKO IBILBIDEA

Ekoetxea-Urdaibai


  • Gehieneko desnibela: 160m
  • Distantzia: 14,4 km
  • Denbora: 40 min
  • Zailtasuna: Txikia

 

Bizikletaz egiteko ibilbide hau Gernika-Lumotik abiatzen da, eta Urdaibaiko Ekoetxera iristen da. Ibilbide lasaia eta erraza da, espaloi zabalak ditu bidegorriarekin eta auzo-bideekin. Forua eta Murueta herriak ere bisitatzen dira. Itzulera trenez egin daiteke, San Kristobalgo geltokitik, edo autobusez.

parallax background

BTT IBILBIDEA

Urdaibaiko bihotzean barna


  • Gehieneko desnibela: 170 m
  • Distantzia: 15 km
  • Denbora: ordubete
  • Zailtasuna: Txikia

 

Mendi-bizikletaz egiteko ibilbide erraza; Mundaka eta Gernika-Lumo lotzen ditu, eta Busturia zeharkatzen du. Itsasadarraren ibilguari jarraitzen dio ibilbide honek, barnealdeko auzo-bide lasaietatik igaroz, eta estuarioaren, itsasoaren eta mendiaren paisaia ederrez gozatzeko aukera ematen du.

parallax background

ERREPIDEZ EGITEKO IBILBIDEA

Urdaibaiko kostaldeko herriak


  • Gehieneko desnibela: 200 m
  • Distantzia: 17,5 km
  • Denbora: 2 ordu eta 40 minutu
  • Zailtasuna: Txikia

 

Gernika-Lumotik Bermeora. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ezkerraldeko kostaldeko herrietatik igarotzen den ibilbide erraza bizikletaz; Busturiko tartean, padurak, landazabal atlantikoa eta artadi kantauriarra ikusiko dituzu.

parallax background

ERREPIDEZ EGITEKO IBILBIDEA

Le Grand départ
de tour 2023  


  • Gehieneko desnibela: 300 m
  • Distantzia: 58,7 km
  • Denbora: 2 ordu eta erdi
  • Zailtasuna: Ertaina

 

Ibilbide honetan, 2023ko Frantziako Tourreko lasterketaren lehen etapa egin ahal izango duzu, eta, aldi berean, Urdaibaiko mendebaldeko txokorik ederrenak ezagutu ahal izango dituzu: Mundakako itsasadarraren ikuspegiak, landa-gune zoragarriak eta Gaztelugatxeko Doniene ere ikusi ahal izango duzu.

parallax background

ERREPIDEZ EGITEKO IBILBIDEA

Bermeoko mendateak – urdaibai extrem


  • Gehieneko desnibela: 2.040 m
  • Distantzia: 70 km
  • Denbora: 3 ordu eta 50 minutu
  • Zailtasuna: Handia

 

Bermeotik abiatuta eta Busturia zeharkatuz, igoerarik onenak eta aldapatsuenak ezagutzeko ibilbide gogorra; itsas mailatik abiatzen den 70 kilometroko ibilbide honek 2.100 metroko desnibel positiboa metatzen du.