ZURE BIDAIA

FAMILIAN, LAGUNEKIN...
PLANIFIKATU BUSTURIRA EGINGO DUZUN BIDAIA

ZURE BIDAIA

Paradisu naturala.
Busturia. Familian gozatzeko.

Bilbotik 35 km-ra, udalerri zahar eta liluragarri honek bisitariak erakarri ditu duela mende askotik, mendi eta itsasoko paisaia zoragarriak baititu eta udalerriko auzoen nortasuna abegikorra baita. Merezi du auzo horiek ezagutzea, Urdaibaiko Biosfera Erreserban murgilduta dauden bidezidor ezkutuetan barrena ibiliz.

NOLA IRITSI BUSUTURIARA.

  • Autoz, Bermeotik 8 km-ra dago Busturia, Gernika-Lumotik 14 km-ra, Mungiatik 20 km-ra eta Bilbotik 38 km-ra.
  • Autobusez, BILBO – AMOREBIETA-ETXANO – GERNIKA-LUMO – BERMEO lotzen dituen Bizkaibuseko linea hartu daiteke, A 3515 linea. Autobus geltokiak San Kristobal, San Bartolome eta Axpe auzoetan daude.
  • Euskotrenen lineak Urdaibaiko itsasadarraren ezkerraldea zeharkatzen du, eta Bilbo, Gernika, Zornotza edo Bermeorekin lotzen du Busturia.
  • Hegazkinez, Bilbo-BIO (Bizkaia) aireportutik oso gertu gaude, eta errepide bidezko konexio garrantzitsuak ditugu (36 minutu).

NATURA
ETA ZERBITZUAK
ESKURA

OSTATUAK
6
JATETXEAK
6
TABERNAK
9
TOKIKO EKOIZLEAK
3
TABERNAK ETA JATETXEAK

DASTATU
KM0 PRODUKTUA

TOKIKO PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK

Baserritik platerera

Herriko gunerik garaienean, Goierriko landagune txikia Busturiako baserritar esentziaren epizentroa da. Biodibertsitatean aberatsa den eremu honetan, lehen sektorea da protagonista. Bertoko ekoizleek euren ortuekin eta baserriekin marrazten dute paisaia. Goitik begiratuta, panoramika era berean liluratzen eta konkistatzen duen espektakulua da.

OSTATUAK

ATSEDEN HARTZEKO
PARA DESCANSAR


ITURBE LANDETXEA


Landetxe informala, logela atseginak, mendiko bistak, partekatutako sukaldea eta igerileku irekia.


ANGIZ LANDA-HOTEL EKOLOGIKOA


XVI. mendeko baserri berritua eta egokitua, edertasun handiko ingurune naturalean. WIFIA logeletan. Harrera-lekua: 24 ordu. Kafetegia eta lorategia. Aparkalekua.


LARRAGO LANDA-APARTAMENTUAK


Antzinako harrizko baserri honek landa-ingurunean murgiltzeko aukera eskaintzen du, familia-giro atseginean. Lau apartamentuz eta hiru estudioz osatuta dago.


Urdaibai KM0


Euskal tradizioak eta kultura sustatzea. Iraunkortasun- eta ingurumen-politika. 0 km-ko produktu gastronomikoak % 100ean. Askotariko jarduerak. Bi apartamentu ditu (4 eta 2 logelakoak), eta elkarrekin alokatu daitezke. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.


MAISON CHIC BASQUE BED & BREAKFAST


Esperientzia paregabea eta pertsonalizatua euskal baserri batean. Naturan murgilduta eta Urdaibaiko padurez inguratuta. Familientzako gelak. Igerilekua dauka, lorategia atseden hartzeko guneekin eta WiFia doan ostatuan.


ONTXENE LANDETXEA


Paisaia paregabe batean, padurara begira. Bezeroek erabiltzeko lorategi zabalak, mahaiak eta jarlekuak dituztenak. 3 suite, 2 logela bikoitz, egongela eta txokoa ditu, guztiz hornitutako sukalde eta jangelarekin eta lorategirako irteerarekin.


LURDEIA HOTEL EKOLOGIKOA


Ama Lurrarekin harreman zuzenean eta gune jasangarri batean, hotel honek nekazaritza-jarduera ekologiko batean finkatzen ditu bere sustraiak. Ziurtagiriak: hotel txikiak, 2.a Espainian eta 9.a Europan; Tripadvisor 2020 / Hotel erromantikoak, 2.a Espainian eta 4.a Europan; 18.a Munduko Tripadvisor 2020an / Munduko Hotelik Onena kalitateari eta prezioari dagokienez Tripadvisor 2019an.


Ibilaldiak eta mendi-ibiliak