GARAIAK SORTU ETA BIZITZEAREN LEGATUA
KONTRASTE ABERATSEN AMALGAMA: ONDARE-BALIOA DU EZAUGARRI PERTSONAL NAGUSI
Elizek, burdinolek eta baselizek nahiz txakolinarekin lotutako iraganaren aztarna bitxiek forma ematen diote Busturiko kultura-ondareari. XVIII. mendetik, ugariak ziren parrak herriko bideetan. Harrizko zutabeak ziren, bidearen alde banatan zurezko habeekin eusten zitzaienak, mahatsaren euskarri. Halakorik aurkitu nahi izanez gero, auzoetan barrura sartu beharko duzu, edo Errege Bidearen zati bat egin; bide horretan aurrera egiten zuen, hain zuzen, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideak, Erdi Aroan kosta eta barrualdea lotzen zituenak.

Herri baten kulturak definitzen du herri horren muina, eta, Busturian, gure ohiturek, tradizioek, gure txoko eta eraikin historikoek bizitza ematen diote ondare material eta immaterialari.

Ondare
erlijiosoa

Arkitektura
zibila
bizimodu baten islak

Ondare
historikoa
duen balioa.

Burdinolak

Garbitokiak
eta iturriak
beste garai baten lekukoak.

Zeramika
eta iraganeko xehetasunak.